XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Barinaga'tikGaur Arraten ezkondu da Bascaran-errotako Antonio Berriz'ko Antonia Urquiza'gaz.
Bareta'ko Santos Bilbon dago operaziñoa eginda.
Abeletxe'ko Mari be operaziñoa Bilbon eginda, etxeratuta dago.
Juan Arrazuak ta Mertxe Garechanak lenengoko umea izan dabe.
Oria-txikiko Fernando Milan'era joan da pelotan egitera.
Ta Asta-barren'go Jabier Zaragoza'ra.
Adorrixan estutasuna izan eben.
Zimaurtegitean berez egiten dan metano lurruna kortan zabaldu zan zimaurtegiko aize-zuloak deskuidoz itxita egozelako ta txal bi galdu ziran.
Ume bat be ondo-ezik egon zan.
Etxebarrin proban egin eben Iparragirren ta Atzoin-zabaleko idiak Maguregi goiti'ko biorren aurka.
Idiak 39 untza egin zituen ta biorrak 26.
Idiak premixo-arriaz ta biorrak txikiaz.
Zortzi egun izan dira euridunak ta guztira 48 litro egin ditu.